XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euria gelditua zuen.

Kale osoa izarrek egiten dituztenak bezalako islada bustiez beterik zegoen.

Trapu zahar bat zen Y. neguko gauean.

Y.-k pentsatu zuen sukalde-trapu zahar bat zirela bera eta bere gorputza (gorputza, gehienez, koipezko multzo bat).

Iluntasunak Y. irentsia izan baino, iluntasun zen Y.- ren biktima, higitu ere higitzen ez zen Y. hain geldi zegoen-eta.

Ixiltasunez osaturiko sinfonia bat hitz bat ere somatzen ez den hustasunarengan, zeren hitz bat zerbait gizatiarregia baita eta Y.-k, berez, baldin oso gizatiarra izan ez bazen bizitzan, orain ba zela ia-ia hiltxo bat bezala, baztertu zituen hitz gizatiarrak, gizonek asmatutako hitz eta kontzeptuak.

Ez zitzaion ez hitzik ez hizkuntzik beharrezko (poliglota handia bazen ere) zeren eta zentzazioak (ormigoizko murru bat bezain erreala) hizkuntza ordezten bait zuen pontu baten moduan hasten ziren pentsamendu intuikorrezko nahasketa batez, hizkuntza konbentzionala ezabatzen zuena.

Jauzi egin zuen eta haren gorputza puskatu egin zen eta ba zirudien izarren aurka joko zuela eta gaua zela puskatu egingo zena eta ez Y.-ren gorputza, orain geldi-geldi zegoena, lurrean haragitza bihurtuta, balkoian kalera begira aurkitzen zenean bezain geldi (ba dakizue, kasik hiltxoa zenean bezala baina oraindik ez zela).

Oso garbia ez omen zen hauzotar bat leihora irten, leku guztiak axolagabe ikustatu, eta ikusia izango ez zelakoaz ziurtuta, poltsa urdin handi bat bota zuen kalera Y.-ren gainean hain zuzen eroriko zelarik.

Kolpea zela kausa, ireki eta sakabanatu egin zen haren edukia Y.-ren gorputza zikinkeriaz betez zarama poltsa zen eta.

Txotxongilo desegin bat zirudien Y.-ren gorputzak zeru izarreztatuari so zirauen, izarrekin keinutik keinura ixilka komunikaturik, Sekretuan bat gehiago bezala parte hartuz, hiltxo bat gehiago bezala, Judas bat hamabi urrezko txanponetan saltzeko gaia izango zen kristo jainkogabe eta traidore baten moduan.